HONDAKINEI BURUZKO KONTSULTAREN EMAITZAK

http://issuu.com/etxarriaranhazten/docs/aurkezpena_eus__4__1_/1

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

14. Auzolanien buletina

KOMUNIKAZIOA atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

HONDAKINEI BURUZKO KONTSULTA, AZAROAREN 13TIK 30ERA

bi_ona

Dagoneko 16 hilabete pasatu dira Sakanako Mankomunitateak hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarri zuela. Etxarrin %24ko jasotze selektiboa izatetik % 😯 ingurura pasatu gara.

Jakina den moduan, Etxarriko Udalak konpromisoa hartu zuen behin sistema probatuta Etxarriarrei kontsulta bat egiteko (Hondakinen Batzordearen proposamenez). Galdeketa enpresa espezializatu batek eginen du,  Nafarroako Estatistika Institutuaren aholkularitzarekin, eta asmoa da jakitea etxarriarrek zer iritzi duten sistema berriaz eta zer proposamen dituzten hondakinen bilketa hobetzeko, euren esperientziatik abiatuta. Behin galdeketa amaituta, Udalak Mankomunitateari emaitzak aurkeztuko dizkio, hemendik aurrerako jardunbideetan kontuan har ditzan. Bestalde, emaitzak jendaurrean ere aurkeztuko dira, herri-batzar batean.

Hortaz, Etxarrin erroldatuta zaudeten 18 urteko edo zaharragoko etxarriar guztiok galde-sorta bati erantzun ahal izango duzue, nahi duzuen bidea aukeratuta:

eKontsulta Internet bidez: sartu Etxarriko Udalaren webgunean (http://www.etxarriaranatz.com), eta erantzun bertan jarritako galde-sortari, behin NAN zenbakia sartuta.

 eKontsulta paperean: bete paperezko galde-sorta, eta utz ezazu goizez udaletxean (10:00-14:00), edo arratsaldez liburutegian (16:30-20:30).

Oharrak:

-Paperezko galde-sorta honako tokietan aurkituko duzu: udaletxeko bulegoan eta liburutegian. Bestela, inprimatu hemendik: GALDESORTA

-Galdeketa egiteko beharrezkoa izanen da NAN zenbakia ematea, herritar bakoitzak galde-sorta bakarra egiten duela bermatzeko. Erantzunak anonimoak izanen dira, eta Datuen Babeserako Legea estuki beteko da. Beste norbaiten galde-sorta ere entregatu daiteke, baina betiere haren NAN agiria erakutsita.

-Mugikortasun arazoak dituzten etxarriarrei galde-sorta etxean jasoko zaie, eskatuz gero. Horretarako, deitu udaletxeko telefonora, azaroaren 20a baino lehen: Tlf. 948460004

AZAROAREN 13 ETA 30 BITARTEKO EPEA DUZUE

ETXEKO DENOK ERANTZUTEKO

 Oso inportantea da etxarriar guztiok parte hartzea!

ZABOR BILKETA atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Saritu Sakantzen Sarean egindako lana!

Eman bozka egindako ahaleginari:

http://www.noticiasdenavarra.com/2014/10/27/especiales/premio-a-la-excelencia-ciudadana/diario-de-noticias-premia-la-excelencia-ciudadana-

http://sakantzen.blogspot.com.es/

http://guaixe.net/komunitatea/sakantzen/1403606035569

Eskerrik asko!

PARTE-HARTZEA BATZORDEA atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

etxarrikoahotsak.com WEBGUNEAREN AURKEZPEN PUBLIKORA GONBIDATUTA ZAUDE

Etxarrikoahotsak.com aurkezpena

Etxarriar hori:

 

Etxarriko Udalak atsegin handiz gonbidatzen zaitu

etxarrikoahotsak.com WEBGUNEAREN
AURKEZPEN PUBLIKORA

Ekitaldia urriaren 24an izanen da (ostirala),

19:00etan, Etxarriko Kultur Etxean.

 


Etxarriko Udalak webgune bat sortu duela Etxarrik0 ahozko ondarea biltzen duena. Bertan etxarriarren hainbat lekukotasun bildu dira, gure ahozko ondare aberatsaren lekuko. Proiektu berri honek etxarrikoahotsak.com du izena, eta ahozko hainbat grabazio biltzen ditu: 2011n jasotako bideo-grabazioak, Beleixe irratiko elkarrizketak, Nafarroako Mediatekako lekukotasunak, 2012 urtean egindako herri-antzerkia… Guztira, 70 ahozko lekukotasun baino gehiago. Aurkezpenean gurekin egotea espero dugu.

 

“Herri baten ahozko ondarea bertako kultura, gizartea, hizkuntza, izaera, identitatea… islatzen duen altxor preziatua da, herri horren biziaren eta indarraren neurria ematen duena. Denon ardura da hori guztia biltzea, zaintzea eta sustatzea”.

 

EUSKARA BATZORDEA atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

IREKI DA EPEA UDAL IKASTAROETAN ETA HERRIKO KIROL JARDUERETAN IZENA EMATEKO

Udal ikastaroak 2014-2015

KULTURA atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

EKITALDIA OTSOPORTILLO 1936-2014

otsoportillo2014

Antolatzailea: Etxarriko Udala.

Eguna: irailak 7, igandea.

Ordua: 12:30ean.

Tokia: Otsoportilloko leizezuloa.

 

FAXISMOAREN AURKA, OROIMENAREN ALDE
omenaldia

hizlaria
borroka
dantza
txistularia
auzatea…

 

1980. urtetik hasita, urtero urtero 1936an Sakanako fusilatuen senitartekoak biltzen dituen elkarteak eta Etxarri-Aranazko udalak ekitaldi bat antolatzen dute, irailaren lehenengo igandean, Urbasako Otsoportillo leizearen parean, 1936ko altxamendu faxistak eraildakoen omenez.

 

1936. urteko uztailaren 18an piztu zen altxamendu militar faxistak odolez eta malkoz bete zituen Etxarri eta Sakanako herri guztiak. Langile eta nekazari txiroen eskubideen defentsan nabarmendu ziren sindikalistak; matxismoaren kontra eta bere eskubideen alde borrokatu eta lan egiten zuten emakumeak; zinegotzi eta alkate ezkertiar edota abertzaleak; jendarte jokaera aurrerakoien alde egiten zuten maisu, sendagile eta funtzionarioak izan baziren errepresioaren alderik krudelena pairatu zutenak ere. Halaber, gogoratu behar da faxisten erasoa herritar guztiengana hedatu zela: dozenaka izan ziren iraindutako emakumeak, sakeatutako ondasunak, ihesera behartutako bizilagunak…

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Larunbatean manifestazioa Iruñean, parte-hartu!

bannner1 (1)

EUSKARA BATZORDEA atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hirigintza tipologian aldaketari buruzko batzarra

Eguna: martxoaren 12a

Ordua: 19:00etan

Tokia: Kultur Etxea

descarga

Parte-hartze dinamikak eskatuta, uste baino gehiago luzatu da Etxarriko Hirigintza Plan aldaketaren onarpena, baina esan daiteke orain azken txanpan gaudela. Momentu honetan, udal arkitektoak aldaketak erredaktatzen ari dira (Hirigintza Batzordean landu direnak), eta martxoan planaren aldaketak herri batzar batean aurkeztuko dira, herritarrek ekarpenak egiteko. Behin batzarrean aurkeztu eta gero, eta ekarpenak jaso eta gero, udalbatzak Hirigintza Planaren aldaketa onartuko du.

HIRIGINTZA BATZORDEA atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Izan euskaldun, izen-abizenetatik hasita!

Goicoechea, Razquin, Lacunza, Garciandia, Aguirre… Zure abizena horietako bat da? Zenbat aldiz pentsatu duzu euskal grafiaz jarri beharko zenukeela?
ORAIN DA UNEA! Erraz-erraza da eta udaletxean bertan egin dezakezu!
Izen abizenak euskeraz Kartela

UEMAk izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri du abian Euskaraz naiz leloarekin. Herritarrei, besteak beste, etxarriar eta arbizuarrei, dei egiten die bere izanarekin koherente izateko eta abizenak euskalduntzeko: “Izena duen guztia bada. Gure izen-abizenak euskal grafiaz. Euskaldunak, munduan, izateko” dio kartelak.

Udaletxean bertan

Euskal abizena modu ofizialean euskal grafiaz jartzea oso erraza eta laburra da. Izapide edo tramite guztiak erroldatuta zauden herriko erregistro zibilean egin ditzakezu, epaitegian edo, ez badago, udal bulegoan. Pausu hauek jarraitu behar dituzu:

1-      Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula.

2-      Han emango dizuten eskaera orria zure datuekin bete.

3-      Agiri hauek eraman:

  1. Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
  2. Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Epaitegian edo erregistro zibilean eskatzen da.
  3. Errolda agiria. Udaletxean eskatzen da, eta, adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
  4. Familia liburuaren fotokopia. Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu.
  5. Seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia. 16 urtetik gorako seme-alabak badituzu.

Zure izena edota abizena euskaraz nola idatzi behar den kontsultatzeko: www.euskaltzaindia.net web orria (Onomastika/Deiturak atalean).

EUSKARA BATZORDEA atalean publikatua | Iruzkin bat utzi